Boluntariotza
Gizakia Helburuk garatutako programetako boluntario-taldea era guztietako pertsonek osatzen dute. Boluntarioek hainbat eratako lanetan laguntzen dute, Batetik, pertsona gazteak, ondo prestatutakoak (psikologoak, Familia Terapiaren masterreko ikasleak...) ditugu eta programen erabiltzaileekin zuzenean esku hartzeko jardueretan parte hartzen dute, eta, bestetik, pertsona helduak, batez ere zeregin osagarrietan aritzen dira: telefonoari erantzuten, administrazio-lanetan, garbiketan...
Boluntario izateko jartzen den kondizio bakarra konpromezu minimo bat edukitzea da (denbora, erregulartasuna, jarraipena…) eta programaren misio eta arauak errespetatzea. Baita adin nagusikoa izatea ere.
Boluntariotza egiteko hainbat aukera eskeintzen dizkizugu.
- Arreta telefonikoa
- Administrazio lanak
- Baratza
- Ekonomatoa
- Akonpainamendua
- Erabiltzaileenganako eskuhartze laguntza
- Aisialdia
- Familien eskuhartzea
Gure ekimenetan lankide izan nahi baduzu, "kontaktua" ataleko "Harrmenaterako Formularioa" bete dezakezu edo 943 27 39 00 zenbakira dei diezagukezu.
Banatu: