Programak
Arrimu Programa
Sustantzien kontsumo aktiboa eta osasun mentaleko arazoak dituzten gazteentzako Programa Anbulatorioa da. Era berean, familiei ezinbesteko laguntza ematen zaie, gazte horien errehabilitazioan parte aktiboa baitute. Familiaren parte-hartzea beharrezkoa da, egoera konplexua baita.
Hartzaileak 18-25 urte bitarteko GAZTEAK (nerabe berantiarrak) dira, eta honako problematika hauetako batzuk dituzte:
- Delinkuentzia.
- Ikasketarik/lanik eza.
- Osasun mentaleko arazoak.
- Sexu-jokabide arriskutsuak.
- Substantzien abusua.
- Bulkadak kontrolatzeko zailtasuna. Indarkeria.
Bestalde, gazteen FAMILIAK:
- Gainezka egitea seme-alaben egoera kontrolaezinen aurrean.
- Seme-alabei mugak jartzeko zailtasuna.
- Beren ezintasuna eta etsipena erakundeetan eta profesional-taldeetan proiektatzeko joera duten familiak, eta gurasoen berezko zailtasunei buruz hausnartzeko erresistentziak dituztenak.

