Elkarrekin arraunean: kirola, natura eta laguntasuna.
Itxaron, Egoitzazko Alkokoholismo Programan, irteera polita egin berri dugu eguraldi ona aprobetxatuz. Aire zabaleko jarduera batez gozatu genuen, kirola, natura, barreak, laguntasuna eta erronka pertsonalak uztartuz: Santa Klara uhartea kanoan inguratzea.
Esperientzia oso positiboa izan zen denontzat. Hasieran zalantza eta urduritasun batzuk egon baziren ere, hainbat pertsonek beldurrak gainditu eta arraunean hasi ziren taldearen babesarekin. Konfiantza eta dibertsioa eskutik helduta joan ziren.
Uretako jardueraren ondoren, Miramar Jauregira joan ginen eta han askari eder bat partekatu genuen itsasoari begira. Atseden eta gozamenerako unea izan zen, jardunaldia aho zapore onarekin amaitzeko aukera bikaina.
Horrelako esperientziek ohiko ingurunetik irtetearen garrantzia gogorarazten digute, loturak sendotuz eta elkarrekin hazteko aukera emanez, giro lasaiago eta atsegin batean
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi