Hitzaldia Arrasaten: «Patologia dualaz haratago»
Datorren irailaren 17an, 18:00etan, Arrasateko Kulturaten egingo da «Patologia dualaz haratago. Pertsonengan, haien prozesuetan eta familiengan oinarritutako ikuspegi integrala» izeneko hitzaldia.
Saioan parte hartuko dute Izan Fundazioko Koldobika Gomez Azkarragak terapeutak, eta María del Koro Boo Garcíak, Asepadualeko hezitzaileak.
Hitzaldiaren helburua patologia dualera ikuspegi integral batetik hurbiltzea da, arreta diagnostikoetan bakarrik jarri beharrean, pertsonengan, haien istorioetan, prozesuetan eta familia-ingurunean jarriz.
Patologia dualaz hitz egiteak esan nahi du adikzio-arazoak eta osasun mentaleko arazoak aldi berean agertzen diren egoerei heltzea. Bi errealitate horiek arreta koordinatua eta pertsona bakoitzaren egoera modu zabalean ulertzea eskatzen dute. Jardunaldiak aukera emango du prozesu horietan aurreiritzirik gabeko ikuspegitik eta pertsona bakoitzaren beharretan oinarrituta laguntzearen garrantziaz hausnartzeko.
Jarduera Asepadualek antolatu du, Arrasateko Udalaren eta Izan Fundazioaren laguntzarekin.
BLOGA HARPIDETZA
Bilatzailea
Berriagoak
-
2026/09/07
Hitzaldia Arrasaten: «Patologia dualaz haratago» -
2026/08/31
40 urte bidean, 2025 gogoratzeko urtea -
2026/07/09
Donostia itsasotik -
2026/04/01
Aisialdi osasungarria eta talde kohesioa: futbolaz harago -
2026/03/27
Abiadura, barreak eta taldea: egun berezi bat Olaberrian -
2025/12/18
Kontzertua, omenaldia eta gogoratzeko eguna -
2025/12/17
Zorionak eta Urte Berri On! -
2025/11/25
Donostia Unibertsitate Ospitaleko bilera
Azken iruzkinak
-
2024/01/11, 22:37-etan, berri honetan...II. Argazki Lehiaketaren irabazlea
-
2020/04/09, 18:22-etan, berri honetan...Edozein atsekabearen aurrean beti sendo
-
2020/04/08, 16:59-etan, berri honetan...Edozein atsekabearen aurrean beti sendo
-
2020/04/08, 16:11-etan, berri honetan...Edozein atsekabearen aurrean beti sendo
-
2019/12/23, 07:23-etan, berri honetan...Zorionak eta Urte Berri on!!
Kronologiko-ordena
Categorías
Filtra las entradas por su categoría:


Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi