ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Bloga

12 EKA 2019
0

"Gatazkarik gabeko teknologia" kanpainaren laguntzaile izaten jarraitzen dugu

Kanpaina hau ALBOAN Gobernuz Kanpoko Erakundeak bultzatzen du eta Mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerrarekin duten lotura ezagutzera ematea da helburu nagusia.

Kongoko Errepublika Demokratikoa, munduko meatzaritza-gune garrantzitsuenetako bat da. Han dago koltanaren munduko erreserben % 80; mineral hori gabe, ezinezkoa izango zen teknologia berrien iraultza, bereziki teknologia mugikorrarena. Haien erauzketa, prozesamendua eta salmenta talde armatuek kontrolatzen dute, eta infernurik okerrena bilakatu dute Kongo. Ez dugu nahi mineral horien salerosketa hori izatea Kongoko ekialdeko gerra eta milaka lagunen esplotazioa finantzatzeko bidea.

Telefono mugikorrak eta tresna eletronikoak birziklatzeari eta berrerabiltzeari esker, mineral gutxiago erauzi behar dira Kongoko ekialdean. Adibidez, Telefono mugikorren osagaien % 90 da birziklagarria.

Erabilitako Mugikorra edo tresna elektronikoa terapeuta bati edo Gizakia Helbururen edo Norbera programaren zentroetako terapeuta gelan entregatu dezakezu.

ESKERRIKASKO!!

Informazio gehiago: https://www.tecnologialibredeconflicto.org/eu/

Banatu:

Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi

BLOGA HARPIDETZA

Eta zure emaila berriak jaso itzazu.

Datu pertsonalen babesarekiko politika onartzen dut.

Bilatzailea

Azken iruzkinak

Categorías

Filtra las entradas por su categoría: